“GAUR BiHAR DA, PALABRA PROiEKTUA”, Palabra lan-taldea.

Euskal-Herriko “graffiti” mugimenduak aztarna bereziren bat duen ikerketari buruzko aldizkari –edota “fanxine”- aintzindari bat da gure PALABRA proiektu irekia. Argitalpen apal honen asmoa, hemengo kaleetan gertatzen ari diren espresio artistikoen erradiografia ta erakuslehio bat izatea da… gure ustez premiazkoa! “PALABRA basque graffiti magazine #01”-aren ale bat lortu nahiez gero zure zentzumenak zorroztu beharko dituzu, lurpeko mogimendu honetan ohikoa den bezala, ez bait gara zure auzoko kioskoetan lortu daitekeen iragarkiez jositako “hip hop” aldizkari hoietako bat. #02 alea LAiSTER KALEAN! Kontaktua: buzon.palabra@gmail.com
Gaur egun arrakasta handiko gazte-eszena honek, 90ko hamarkadaren hasierako lehen urteotan jaioa gure Eukadiko hiriburu ezberdinetan, gure herrietako pintada politikoez jositako kaleekin erlaziorik ote duen galdetzen diogu geure buruei.
”Graffiti”-a margotzeko ulermen ezberdin ta internazionalak jorratzen ari ahal dira: Barakaldo, Arrasate edota Hendaia-ko herrietan? Hemengo artisten lana ezberdintasunik ahal du Dortmund, Praga, Atlanta, HongKong edo CapeTown-en agartzen diren kaleko lan ilegalekin?


Meneame
del.icio.us
